Mundua -

Hauteskundeak

Datu kontraesankorrak eta ziurgabetasun egoera Montenegron

Vujanovic egungo presidenteak Montenegroko presidentetzarako hauteskundeetako garaipena aldarrikatu du.

Emakume bat bozkatzen. EFE
Emakume bat bozkatzen.
Vujanovic-ek irabaziko ditu Montenegroko hauteskundeak, inkesten arabera

0:35

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Filip Vujanovic Montenegroko egungo presidenteak garaipena aldarrikatu du eta herrialdeko presidentetzarako hauteskundeak irabazi dituela esan du bozen % 51,3rekin.

Sozialisten Alderdi Demokratikoaren datu ofizialen arabera, bere aurkariak, Miodrag Lekicek, bozen % 48,7 lortu ditu.

Oposizioko Fronte Demokratikoa koalizioak ordea, bozen % 92 kontatuta daudenean, botoen % 50,5 eskuratu dituela esan du, Vujanovicek ordea % 49,5.

Halaber, oposizioak Niksic eta Rizaje hirietan irregulartasunak egon direla salatu du, ustez, hautestontzietan paperak kontrolik gabe sartzeagatik.

Milioi erdi lagun zeuden hauteskundeetan parte hartzera deituta, 2006an herrialdeak independentzia lortu zuenetik, presidentea hautatzeko bigarren hauteskundeetan.

Inkestek, Vujanovici abantaila handia ematen zioten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Gaurko azken orduko albistea Hauteskundeak gaur Montenegro azken ordukoa