Mundua -

Mugimendu militarrak

AEBek F-22 ehiza-bonbardariak bidali ditu Hego Koreara

Radarrarentzat ikusezinak diren hegazkinak dira eta maniobra berrietan parte hartzeko bidali dituzte.

Hego Koreako militarrek maniobrak egingo dituzte apirilean. Argazkia: EFE
Hego Koreako militarrek maniobrak egingo dituzte apirilean.
Hego Koreako militarrek maniobrak egingo dituzte apirilean. Argazkia: EFE

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Radarrarentzat ikusezinak diren F-22 ehiza-bonbardariak bidali ditu Hego Koreara AEBek maniobra militar berrietan parte hartzeko, "The Wall Street Journal" egunkariak AEBetako Defentsa Sailaren iturriak aipatuz argitaratu duenez.

Japoniako Kadena hegazkin-basean egon ohi dira hegazkin horiek, baina Osanekora iritsi dira igandean. Une honetan AEBek dituen hegazkin aurreratuenak dira eta radarren sistemen aurrean inork ikusi jabe funtziona dezakete.

Maniobrak egingo dituzte apirielan

Hego Koreako armadak maniobra militarrak egingo ditu apirilean, lurraldean bertan, AEBetako armadarekin elkarlanean. Froga horien helburua armadaren gaitasuna egiaztatzea izango da, Seulgo Gobernuak igande honetan jakinarazi duenez.

Ipar Korea "gerra egoeran" dago atzoz geroztik, eta horren harira dator Hego Korearen iragarpena.

Hego Koreako armadaren gaitasuna egiaztatu nahi dute, eta horretarako maniobrak eta operazio militarrak egingo dituzte. Hego Korean dauden soldadu estatubatuarrek parte hartuko dute saio horietan, eta, gainera, Ipar Korearen balizko mehatxuei aurre egiteko taktiken gainean galdetuko zaie.

Ipar Koreako Gobernuaren mehatxuen aurrean, armada prest izaten ahaleginduko da Seulgo Gobernua. Azaldu dutenez, apirileko lehen astean Hego Koreako eta Ameriketako Estatu Batuetako armaden baliabideak frogatuko dituzte: bakerako eta gerrarako unitateak, biak.

Halaber, datorren hilabetean Aireko eta Itsasoko Armadek beste saio batzuk egingo dituzte Itsaso Horian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea