Mundua -

Tentsioaren gorakada

Gerra egoeran dagoela iragarri du Ipar Koreako Gobernuak

Pyongyang-ek abisua bidali die Hego Koreari eta Ameriketako Estatu Batuei; edozein probokaziori, berehala eta errukirik gabe erantzungo diela.

Kim Jong-Un Ipar Koreako buruzagia. Argazkia: EFE
Kim Jong-Un Ipar Koreako buruzagia.
Ipar Koreak mehatxu gehiago egin ditu azken orduetan

1:24

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar Koreak larunbat honetan iragarri duenez, gerra egoeran dago, eta Kim Jong Un buruzagiak abisua bidali die Hego Koreari eta Ameriketako Estatu Batuei: edozein probokaziori, berehala eta errukirik gabe erantzungo diela.

"Aurrerantzean, gerra egoeran gaude, eta iparra eta hegoaren artean sortzen diren arazoak horren arabera jorratuko dira", adierazi du Ipar Koreako gobernuak herrialdeko albiste agentzia ofizialaren bitartez.

Kim Jong Un buruzagi ipar-korearrak abisua bidali die Hego Koreari eta AEBei, eta ohartarazi die edozein probokaziori, berehala eta errukirik gabe erantzungo diela. Halaber, eraso nuklearra egitearekin mehatxu egin dio AEBei, aste honetako abisuei jarraiki. Ameriketako Estatu Batuek egindako "inbasio maniobrak" pauso larritzat jo ditu Ipar Koreako Gobernuak.

Atzo Kim Jong Un Ipar koreako presidenteak agindua eman zuen, misilak eraso egiteko presta zitzaten.

"Gerrarik eta bakerik gabeko garaia amaitu da Korean", adierazi du Ipar Koreako Gobernuak.

AEBek arduraz hartu dute Ipar Korearen iragarpena

Etxe Zuriak mehatxua benetakoa dela uste du, Caitlin Hayden Segurtasun Nazionalerako Kontseiluko bozeramaileak larunbat honetan iragarri duenez. Halaber, Hego Koreako Gobernuarekin harremanetan dagoela iragarri du.

Hego Koreak garrantzia kendu dio

Hego Koreako Gobernuak garrantzia kendu nahi izan dio Ipar Koreak egindako gerra deklarazioari, mehatxu berria ez dela esanda. Hala ere, probokazioei aurre egingo diela iragarri du.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea