Mundua -
Indarkeria-bolada
Errusiak eta Txinak Ipar Korea inguruko tentsioa jaistea eskatu dute
Errusiako Kanpo Arazoetako ministroak esan duenez, AEBetako eta Hego Koreako duela gutxiko maniobra militarrek deskontrolatu daitekeen “zirkulu biziotsu” bat eragin dezakete.
Erredakzioa
Sergei Lavrov Errusiako Kanpo Arazoetako ministroak esan duenez, AEBetako eta Hego Koreako duela gutxiko maniobra militarrek deskontrolatu daitekeen "zirkulu biziotsu" bat eragin dezakete. Lavrov AEBetako hegazkin bonbaketaz aritu dira, lehergailuak Hego Koreako airean garraiatzeko.
"Egoerak okerrera egin ahal du. Zirkulu biziotsuaren espiral bat bilakatu daiteke", erantzun du Lavrovek, Koreako penintsulan dagoen tentsioaren inguruan galdegin diotenean.
"Kezkatuta gaude, NBEko Segurtasun kontseiluaren erreakzio kolektiboaz gain, Ipar Korearen inguruan aldebakarreko akzioak hartzen ari direlako, jarduera militarra areagotuz", nabarmendu du Lavrovek. Errusiak proba nuklearrengatik Ipar Koreari jarritako zigorrak babestu zituen.
Txinak bi aldeek batera lan egitea espero du
Bestalde, Txinako Gobernuak Koreako penintsulako "tentsioa jaistea" eskatu du ostiral honetan, Ipar Koreak bere misilak prestatzea eskatu ostean "edozein unetan" Estatu Batuei eta Hego Koreari eraso egiteko.
"Bi aldeek batera lan egitea espero dugu presioa egiteko eta egungo egoera aldatzea lortzeko", azaldu du Hong Lei Txinako Kanpo Arazoetako ministroak.
Honek ez du AEBetako B-2 hegazkin bonbaketaz hitz egin, eta horiek bonba nuklearrak jaurtitzeko gai dira.