Mundua -

NBEan

Iranek eta Ipar Koreak Arma-Merkataritzari buruzko Ituna blokeatu dute

Testu sendo bat izatea ekiditen duen “klausula eta huts legal” gehiegi dituela arrazoitu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iranek eta Ipar Koreak NBEan Armen Merkataritzari buruzko Itun berri bat blokeatu dute, testu sendo bat izatea ekiditen duten "klausula eta huts legal" gehiegi dituela arrazoituta.

Siriako ordezkariak zirriborroari ere oztopoak jarri dizkio, eta, ondorioz Konferentziako presidentea, Petter Woolcott Australiako enbaxadoreak, saioa denboraldi baterako bertan behera uztea agindu du, herrialdeekin bilera-sorta bat egiteko.

Negoziaziotan bi aste eman ostean, eta itun berria onartzeko prest zeudenean estatu kideak, Irango eta Ipar Koreako ordezkariek akordioa blokeatu dute eta hitza eskatu dute azken zirriborroari oztopoak jartzeko.

Iran kontra dago "klausula eta huts legal asko sartu direlako", esan du bertako ordezkariak, eta testu "eraginkorra eta diskriminaziorik gabekoa" izatea espero zuela nabarmendu du, armen "legez kontrako salerosketak sortzen duen sufrimendua murrizteko".

"Testuak ez du hitz egiten erasoak egiten dituzten herrialdeei armen transferentzia handiak egiteko legezko eskaeraz. Nola murriztuko dugu gizakiaren sufrimendua milaka errugaberi kalte egiten dioten erasoen aurrean ikusezinak garela egiten badugu?", galdegin du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea