Mundua -
'Bahiketa fiskala'
Obama: '750.000 lanpostu galduko dira eta ekonomia gutxiago haziko da'
Barack Obama AEBetako presidenteak eta errepublikanoek porrot egin dute gastu publikoaren murrizketak ekiditeko azken saiakeran.
Erredakzioa
Barack Obama AEBetako presidenteak eta errepublikanoek porrot egin dute gastu ostiral gauerdi honetan indarrean sartu diren gastu publikoaren murrizketak ekiditeko azken saiakeran, eta, mandatariaren hitzetan, "mina" eragingo die familiei, baina "ez da apokalipsia izango".
Ateak itxita Etxe Zurian egindako bileraren ostean, Obamak agerraldia egin du prentsaren aurrean, eta errepublikanoei bota die murrizketa "arbitrario" saihestezinen errua. Azken horiek esan dute ez dituztela babestuko Gobernuak eskatzen dituen igoera inposatzaileak.
"Ez du mundu osoak sentituko mina berehalako murrizketekin, baina mina benetakoa izango da. Datorren astetik aurrera maila ertaineko familiek euren bizitzak era garrantzitsuan asaldatuta ikusiko dituzte", nabarmendu du Obamak, lider demokratikoekin eta errepublikanoekin Kongresuan bildu ostean.
Obamak azaldu duenez, murrizketek 85.000 milioi dolarreko balioa izango dute, eta datozen hilabeteetan pixkanaka aplikatuko dira. Halaber, 750.000 lanpostu galduko direla eta BPGren hazkuntza puntu erdia murriztuko dela adierazi du.
Halere, presidentea alarma jaisten saiatu da, eta herrialdea aurrera irtengo dela azpimarratu du, "ez da apokalipsia izango", esan du.
"Hau ez da inoren garaipena. Estatubatuar guztientzat galtzea da", nabarmendu du Obamak, murrizketak berehala aplikatzeari buruz. Murrizketa horiek 2011n itundu ziren, demokraten eta errepublikanoen artean, defizit publiko handiari buruz luzerako paktu bat indartzeko.