Mundua -
Bi hilabeteren ostean
Venezuelako Gobernuak Chavezen lehen irudiak zabaldu ditu
Komunikazio ministroak azaldu duenez, Chavez “kontziente dago, funtzio intelektual guztiak ditu eta bere Gobernu taldearekin harreman estua da”.
Erredakzioa
Hugo Chavez Venezuelako Gobernuak Hugo Chavez Venezuelako presidentearen lehen irudiak zabaldu ditu, duela bi hilabete Kuban ebakuntza egin ziotenetik. Halaber, kanula trakeal batetik arnasa hartzen duela jakinarazi du, eta horrek hitz egiteko zailtasunak eragiten dizkiola gaineratu du.
Irudiak Jorge Arreaza Zientzia ministroak, presidentearen suhiak, erakutsi ditu, eta horietan Chavez irribarretsu eta aurpegia zertxobait puztuta duela dago, ohean etzanda eta Granma Kubako egunkaria irakurriz.
Chavez Akademia Militarreko ohiko arroparekin jantzita dago, bere bi alabarekin, ostegunean hartutako irudietan.
Ernestro Villegas Komunikazio ministroak adierazi duenez, abenduaren 11eko ebakuntzaren ostean jasan zuen arnasketako infekzioa kontrolatu egin zuten, "gutxiegitasun maila batek jarraitzen duen arren".
"Egoera hau behar bezala tratatzen ari dira, eta, gaur egun, Chavez komandantea kanula trakeal baten bidez arnasa hartzen ari da, eta zailtasunak ditu", nabarmendu du.
Villegasen hitzetan, Chavez "kontziente dago, funtzio intelektual guztiak ditu, Gobernu taldearekin harreman estua da eta bere karguko oinarrizko eginbeharrak egiten ditu ".