Mundua -

Herri kontsulta

Erresuma Batuak erreferendumean erabakiko du EBn jarraitu edo ez

David Cameron lehen ministro britainiarrak kontsulta 2015. urteko hauteskundeen ostean deituko duela promestu du.

David Cameron lehen ministro britainiarra. EITB
David Cameron lehen ministro britainiarra. EITB
Erresuma Batuak erreferendumean erabakiko du EBn jarraitu edo ez

1:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

David Cameron lehen ministro britainiarrak erreferendum bat deitzea promestu du, Erresuma Batuak Europar Batasunean (EB) jarraitu edo ez erabakitzeko.

Cameronek azaldu duenez, galdeketa 2015. urteko hauteskundeen ostean deituko luke, berriz ere lehen ministro hautatuko balute.

Erresuma Batuak 40 urte daramatza Europar Batasunean.

"Erreferendumaren kanpainan, borroka egingo dut, bihotzez, Erresuma Batuak Europar Batasunean jarrai dezan", aurreratu du Cameronek. Gainera, herrialdea aterako balitz, behin betiko izango litzatekeela ohartarazi du. "Ez litzateke joan-etorria izango", gaineratu du.

Lehen ministroak Europari buruzko hitzaldi batean egin du iragarpen historikoa, alderdi barruko sektore euroeszeptiko indartsuaren eskakizunei erantzunda.

Horrenbestez, 2015. urteko hauteskundeetako programan, erreferenduma deitzeko konpromisoa jasoko dute.

Helburua hurrengo legegintzaldian Europarekin akordio bat negoziatzea izango litzateke, galdeketa 2017. urtea amaitu baino lehen egiteko.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea