Mundua -
Ebakuntza Kuban
Chavez hasi da fisioterapia jasotzen, Moralesek iragarri duenez
Boliviako presidentearen hitzetan, laster itzuliko da Hugo Chavez Venezuelara. Hala ere, Chavezen itzulerarako data zehatzik oraindik ez dagoela argitu du ondoren Venezuelako Komunikazio ministroak.
Erredakzioa
Evo Morales Boliviako presidentearen hitzetan, Hugo Chavez hasi da fisioterapia jasotzen Kuban, eta laster itzuliko da Venezuelara.
"Atzo (astelehena) Kubarekin harremanetan jarri nintzen eta berri ona dut emateko: Hugo Chavez anaia, komandante eta presidentea fisioterapia jasotzen ari da jada, bere herrira itzultzeko'', esan du Moralesek.
Ondoren, baina, Hugo Chavezen itzulerarako data zehatzik aurreikusita ez dagoela argitu du Ernesto Villegas Venezuelako Komunikazio ministroak.
2011tik dago minbiziak jota Chavez, eta abenduaren 11n egin zioten horren kontrako ebakuntza Kuban, laugarrenez.