Mundua -

Venezuela

Ez da beharrezkoa Chavezek kargua hartzea, Gorenaren ustez

"Berrautatutako hautagaia denez, ez da beharrezkoa ostegun honetan kargua berriz hartzea'', azaldu du Auzitegi Gorenak. Hala, Chavezek kargua hartu arte egungo Gobernuak aurrera egin dezake.

Ez da beharrezkoa Chavezek kargua hartzea, Gorenaren ustez

0:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Venezuelako Auzitegi Gorenak ebatzi duenez, ez da beharrezkoa Hugo Chavezek ostegun honetan kargua hartzea, ''berrautatutako hautagaia delako''. Halaber, Chavezek kargua hartu arte egungo Gobernuak aurrera egin dezakeela babestu du Gorenak.

"Hilaren 10ean aldi konstituzional berria abiatuko den arren, ez da beharrezkoa ostegun honetan kargua hartzeko ekitaldi berria egitea, Hugo Chavez berrautatutako hautagaia delako'', esan du Luisa Estella Morales Venezuelako Auzitegi Goreneko presidenteak. Hala, Chavezek kargua hartu arte egungo Gobernuak aurrera egin dezakeela babestu du Gorenak.

Oposizioaren kritikak

Auzitegi Gorenak Gobernuan dagoen alderdiaren arazo bat konpontzeko erabakia hartu izana salatu du Henrique Capriles oposizioko buruak. ''Tamalgarria da, Gorenak ezin diolako alderdi baten arazoari erantzun'', esan du.

Oposizioko diputatuek, bestalde, Gorenak epai ''politiko'' bat ebatzi izana salatu dute.

Iritsi dira lehen gonbidatuak Venezuelara

Chavezen inbestidura ekitaldia egingo ez bada ere, PSUV alderdiak ekitaldi politiko bat antolatu du biharko, eta dagoeneko hasi dira Venezuelara iristen bertan parte hartuko duten lehen gonbidatuak.

Miguel Diaz Canel Kubako Ministroen Kontseiluko presidenteordea izan da iristen lehena, eta bertan da ere dagoeneko ose Mujica Uruguayko presidentea. Egunean zehar Latinoamerikako beste hainbat agintari espero dituzte Venezuelan, besteak beste Fernando Lugo Paraguayko presidente ohia, Fernando Lugo Ekuadorreko kantzilerra, Evo Morales Boliviako presidentea, eta Hector Timerman Argentinako kantzilerra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea