Mundua -
Polemika
Ume siriar bat preso bati burua mozten erakusten duen bideoa, Youtuben
Oraindik inork ez du argitu bideoaren egileak matxinoak edo segurtasun indarretako kideak diren, ezta presoa zibila edo soldadua zen ere.
Erredakzioa
Bideoa SyriaTubeAmy kateak igo du Sarera, eta "SyriaTbe, Jainkoak bedeinka dezala Al Assad" testuarekin hasten da. Irudi horiek ikusita, umea preso bati lepoa moztera behartu izana leporatu diote Siriako Armada Askeari.
Oraindik inork ez du argitu bideoaren egileak matxinoak edo segurtasun indarretako kideak diren, ezta presoa zibila edo soldadua zen ere. Hala ere, nazioarteko hainbat hedabidetan Siriako Armada Askea izan dela esan dute.
Gobernuz Kanpoko Erakundeek behin baino gehiagotan salatu dute ume soldaduak erabiltzea. Orain arte, hedabideetan ikusi izan diren bideoetan umeak borrokan edo armak erabiltzen ikusi izan ditugu, baina haur bat soldadu bat hiltzen erakusten duten irudiak argitaratzen diren lehen aldia da.