Mundua -
Venezuela
Minbizia dela eta, Chavezi ebakuntza berria egingo diote Kuban
"Zerbait gertatuko balitz, Nicolas Maduro presidente izan beharko luke", aurreratu du Chavezek, egungo presidenteordeari aipamena eginda. 2011tik 3 ebakuntza egin dizkiote Venezuelako presidenteari.
Erredakzioa
Hainbat analisi egin ostean duela hilabete batzuk minbizia atzeman zioten leku berean zelula gaizto berriak aurkitu dizkiote Hugo Chavez Venezuelako presidenteari. Ondorioz, Habanan ebakuntza berria egingo diotela iragarri du Chavezek berak AVN Venezuelako albiste-agentziak zabaldu duenez. Herrialdea uzteko eta Kubara joateko baimena eskatu dio Chavezek Batzorde Nazionalari.
"Hainbat sintomen ondorioz, azterketa batzuk aurreratzea erabaki genuen, eta bertan, zelula gaizto berriak atzeman zizkidaten", azaldu du Chavezek, "horrek tratamenduaren garapena berriro aztertzera behartu gaitu, eta adituen iritzia jaso ostean, ebakuntza berria erabat beharrezkoa dela ondorioztatu dugu, eta hori datozen egunetan jazoko da".
"Jainkoaren laguntzarekin aurrera aterako gara", adierazi du Chavezek TeleSur telebista-katean. 2011tik hiru ebakuntza egin dizkiote Venezuelako presidenteari.
Oinordekoa
Halaber, "zerbait gertatu ezean, Nicolas Maduro presidente berria izango beharko luke", aurreratu du Chavezek egungo presidenteordeari aipamena eginda. "Ezin badut Presidentetzan jarraitu, Konstituzioak agintzen duen bezala, Micolas Madurok amaituko beharko du legegintzaldia", iragarri du, "gainera, egoera honen aurrean, Presidentetzarako hauteskundeak deitu beharko genituzke eta Maduro presidente aukeratu beharko zenuketelakoan nago".