18:39

Ume lapurtuak

Gipuzkoa

Elkarteek haur lapurtuei buruzko txosten bat eman diote Aldundiari

Erredakzioa

Laster, elkarteek dokumentu hori Batzar Nagusiei emango diete, eta “beharrezkoak diren erakunde guztiei”.

  • Argazkia: EiTB

    Argazkia: EiTB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Haur lapurtuen elkarteek txosten bat aurkeztu dute Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurrean, “haurren salerosketaren eta behartutako desagerpenaren” inguruan. Txostenean, Espainiar Estatu osoko informazioa dago; Gipuzkoakoa, batik bat.

Ohar batean azaldu dutenez, txosten hau Aranzadi Zientzia Elkarteak aurkeztutakoari emandako erantzuna da. Laster, Batzar Nagusiei emango diete dokumentua, bai eta “beharrezkoak diren erakunde guztiei” ere.

Kolektibo horiek errepikatu dutenez, ez dituzte Aldundiak aurkeztutako txostenaren ondorioak onartzen. Txosten horretan adierazten denez, “dokumentalki ez zen irregulartasunik atzematen”.

Horren haritik nabarmendu dute txosten horren zati handienean ageri diren araudiak “diktadura indarrean zegoenekoak direla eta emakumeek alaba edo semea Instituziotik berreskuratzeko ohorea zutela erakutsi behar izaten zutela”.

Haien ustez, “adopzio irregularrik ez zela egia izanda ere, horrek ez du erakusten haurrak ezin zirenik ospitaleetatik desagertu”. “Geure kasu guztietan, ospitaleak dira haurrak biziarekin ikusi ziren azken lekuak, gehienetan hilerrian sartzera iritsi gabe”, gaineratu dute.

Gizateriaren aurkako delituak

Halaber, giza eskubideen urraketaz eta gizateriaren aurkako delituei buruz hitz egiten duen txosten bat ezin zaio inoiz elkarte pribatu bati enkargatu”, zuzenbide-estatua “hiru pilaretan oinarritzen delako, hiru boteretan; eta horien artean, botere judiziala da gizakiei dagokien halako ikerketa bat egiteko eskumena duen bakarra”.

Azkenik, sozietate pribatu bati proiektua emateko izapide administratiboa ezagutu nahi dutela adierazi dute, baita horren kostu ekonomikoa ere, “diru-laguntza publikoa eman delako”.

 

 

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena