22:58

Ume lapurtuak

Bilera

Gotzainen Biltzarra laguntzeko prest agertu da haur lapurtuen kasuetan

Erredakzioa

Ricardo Blazquez Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidentea Haur Lapurtuen Auzian Kaltetutakoen Plataformako buruarekin elkartu da.

  • Irudirik gabe

    Irudirik gabe

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Gotzainen Biltzarra prest dago Justiziarekin elkarlanean aritzeko eta zaindu egingo du lurralde elizbarrutiek dokumentazioa eskaini dezaten haur lapurtuen auzietan.

Hala iragarri dio astearte honetan Ricardo Blazquez Espainiako Gotzainen Biltzarreko presidenteak Mar Soriano Haur Lapurtuen Auzian Kaltetutakoen Plataformako buruari, elkarrekin egindako bileran. Sorianok berak eman du batzarraren xehetasunen berri, komunikabideen aurrean.

Hitzorduaren ostean, Gotzainen Biltzarrak oharra kaleratu du eta, bertan, azpimarratu duenez, Elizak Justiziarekin kolaboratuko du, ''ahal den neurrian''. Halaber, ''kaltetutako familiei arreta'' eskaintzen jarraituko duela adierazi du.

Plataforma

Sorianok adierazi duenez, Gotzainen Biltzarreko presidenteak ''zehazki'' salatu du hainbat hamarkadetan zehar Espainian izandako haur lapurretak. Halaber, aitortu egin du Eliza barruan ere, ''gainerako esparruetan bezala'', egon badaudela behar bezala jokatu ez duten kideak.

Ildo horretan, Gotzainen Biltzarrek oharrean esan du ez dela bidezkoa ''susmoaren itzala edozein kolektiborengana modu orokorrean bideratzea, bertako kide baten egindako oinarri hartuta''.

Hala, plataformako ordezkariaren hitzetan, Gotzainen Biltzarrak zaindu egingo du lurralde elizbarrutiek dokumentazioa eskaini dezaten haur lapurtuen auzietan.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena