16:44

Ume lapurtuak

Manifestazioa Madrilen

Haur lapurtuen auzian kaltetutakoak: 'Espainia osoan daude Sor Mariak'

Erredakzioa

Ustez lapurtutako haurren senitartekoak manifestazioa egin dute Madrilen ikerketak artxibatzearen aurka.

0:56
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Bidali

"Lapurtutako haurren" auziagatik kaltetuta dauden lagunek manifestazioa egin dute Madrilen eta salaketak ikertzen jarraitzeko eskatu dute, artxibatuta daudenak ere; izan ere, azkarregi artxibatu direla salatu dute eta Sor Maria izenez ezagutzen zen mojaren heriotzak auzia bertan behera ez uztea espero dute.

"Espainia osoan daude Sor Maria bezalako mojak", "Sor Mariarekin hau ez da amaitzen" eta "Moja ikusi nahi dugu ez baitago hilda" lelopean Madrileko kaleetatik manifestazioa egin dute Estatuko Fiskaltza Nagusiaren egoitzatik hasita.

"Prozesua azkartzea eskatzen dugu eta inputatutako guztiak ez hiltzeko Gobernuak auzia ez moteltzea nahi dugu", esan du Antonio Barroso kaltetuen elkarte bateko presidenteak.

Eduardo Torres-Dulce Estatuko Fiskal Nagusiak auzi hauek ez direla "baliogabe gelditzen" esan du eta ildo honetan, "artxibatutako salaketak irekitzeko" eskatu du Barrosok.

Iruzkinak

    logo eitb nahieran
    NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena