Gizartea -
Ostiraletik aurrera
Gidabaimena lortzeko azterketa teoriko berria ezarriko du Gipuzkoak
Azterketa teorikoaren aldaketak bi helburu ditu: papera desagerraraziz, gastuak murriztea, eta gidari “prestatuagoak” lortzea.
Erredakzioa
Gidabaimena lortzeko azterketa teoriko berria ezarriko du Gipuzkoak ostiraletik aurrera. Aurrerantzean, ordenagailuz egingo da, papera alde batera utziz. Horrez gain, azterketa guztiak ezberdinak izango dira, eta 15.000 galderen artean aukeratuko dituzte (orain arte 800 galderen artean egiten zuten aukeraketa).
Donostia izango da azterketa berria martxan jarriko duen lehen hiria, ostiraletik aurrera. Gasteizen hilaren 30ean hasiko dira, eta Bilbon oraindik ez dute data zehatzik jarri. Aldaketa hiriburuetan bakarrik egingo da, herrietako zentroetan ez baitute horretarako azpiegiturarik, Espainiako Gobernuko ordezkariak gaur azaldu duenez.
Azterketa teorikoaren aldaketak bi helburu ditu: papera desagerraraziz, gastuak murriztea, eta gidari “prestatuagoak” lortzea.
Azterketako 30 galderak 15.500en artean aukeratuko dira, eta ez 800en artean. Buruz ikastea ekidin nahi dute. Azterketa guztiak ezberdinak izango dira, eta, ondorioz, ikasleek ezin izango dute aldamenekoarena kopiatu.
Autoeskoletako arduradunen arabera, duela bost urte Trafiko Zuzendaritzak azterketen maila gehiegi erraztu zuen eta orain atzera egin nahi du.