Gizartea -

Amaia Egañaren heriotza

Barakaldoko alkatea: 'Mantsoegi ibili gara, ez dugu erantzuten jakin'

Tontxu Rodriguezek (PSE-EE) aitortu du "hanka sartu" duela, "Jaurlaritzan egon eta ezer egin ez" duelako etxegabetzeen kontra.

Tontxu Rodriguez (PSE-EE) Barakaldoko alkatea. Argazkia: Efe
Tontxu Rodriguez (PSE-EE) Barakaldoko alkatea.
Tontxu Rodriguez (PSE-EE) Barakaldoko alkatea. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tontxu Rodriguez (PSE-EE) Barakaldoko alkateak aitortu du politikariak eta buruzagiak "mantsoegi" ibili direla eta ez dutela "erantzuten jakin" etxegabetzeen tragediaren aurrean.

Iragan ostiralean etxegabetu behar zuten emakume batek Barakaldon bere buruz beste egin ondoren, Rodriguezek esan du ez dagoela "harro urteotan politikaria izateagatik, mantsoegi ibili gara, ez dugu erantzuten jakin. Herritarren mobilizazioak izan dira PP eta PSOE mugiarazi dituztenak" etxegabetzeen arazoari aurre egiteko akordio bat adosteko.

Barakaldoko alkateak Radio Euskadin egindako elkarrizketa batean aitortu duenez, "hanka sartu" zuen "Jaurlaritzan egon eta ezer egin ez" zuelako etxegabetzeen kontra.

Hori horrela, etxegabetzeen gaia jorratzeko aste honetan bertan alkate sozialistek bilera egingo dutela jakinarazi du, izan ere, "araua zaharkitua dago eta aldatu egin behar da, epaileek esku har dezaten eta jendea etxetik botatzeko erabakia banketxeen esku gera ez dadin".

Horren harira, begi onez jo du Kutxabanken eta Euskadiko Kutxaren erabakia, araua argitu arte hipoteka-betearazpenak gelditzea, alegia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea