Gizartea -
Bere buruaz beste egin zuen
Ehunka lagunek azken agurra eman diote Amaia Egañari Barakaldon
Bizkaia Beilatokian izandako hileta-ekitaldi zibilean izan da Patxi Lopez, justizia eta politika arloko hainbat ordezkariekin. Etxegabetu behar zutenean bere burua hil zuen Amaia Egañak.
Erredakzioa
Ehunka lagun, tartean Patxi Lopez, izan dira larunbat honetan Barakaldoko Bizkaia Beilatokian izandako Amaia Egañaren hileta-ekitaldi zibilean. Etxegabetu behar zutenean bere burua laugarren soilarutik kalera bere burua bota zuen ostiral honetan Amaia Egañak.
Halaber, Rodolfo Ares, Jose Antonio Pastor, Idoia Mendia, Alfonso Gil, Isabel Celaa, Iñaki Arriola, Tontxu Rodriguez Barakaldoko alkatea eta Mikel Torres Portugaleteko alkatea eta Damaso Casado UGTko Euskadiko idazkari nagusia izan dira emakume honi eskainitako azken agurran.
Gainera, Juan Luis Ibarra EAEko Auzitegi Nagusiko presidentea eta Juan Carlos Mediavilla Barakaldoko epailea (emakumearen hilotza eramatea agindu zuena) bertara hurbildu dira. Halaber, Mediavillak etxegabetzeen gaineko egungo araudia aldatzeko eskatu du.
Bizkaia Beilatokian lore-sorta anitz utzi dituzte, hiru banderen aldamenean: ikurriña, PSErena eta bandera errepublikanoa. Hileta-ekitaldian hitzaldi txikia eman du Patxi Lopezek, eta ondoren Amaia Egañaren alarguna eta semea (21 urtekoa) besarkatu ditu.