Gizartea -
Barakaldoko heriotzaren ostean
Espainiako Gobernuak 'premiazko' bilera egingo du etxegabetzeei buruz
Gobernuko ordezkariek "premiazko eta berehalako" hartu-emanak izango dituzte etxegabetzeen biktimei irtenbide bat emateko proposamen bat adoste aldera.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuko Presidentzia eta Ekonomia Ministerioko ordezkariek "premiazko eta berehalako" bilerak egingo dituzte etxegabetzeen biktimei irtenbide bat emateko proposamen bat adoste aldera.
Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, etxegabetzeak direla eta sortu diren egoera kezkagarrien aurrean, premiazkoa da proposamen bat adostea, etxerik gabe geratzen direnei irtenbideren bat emateko.
Datorren astelehenean PSOErekin egingo duen bileran aurkeztuko omen du ekimena Espainiako Gobernuak. Krisi ekonomikoaren eraginez larritu den etxegabetzeen aferaren inguruan adostasun bat lortzea izango da Rajoyren Gobernuaren helburua.
Bilera horiek aurreratu egin behar izan dituzte, Barakaldon etxegabetu behar zuten emakume batek bere buruaz beste egin eta gero.