Gizartea -
Arrakasta sare sozialetan
Aznarren gastroenteritisa, umore iturri Twitterren
#AnimoGastroenteritis hastaga Trending Topic izan da goiz osoan, "Aznarren urdaila Pringgles pakete bat bezalakoa da; pop eginez stop-ik ez" eta antzeko iruzkinekin.
L.E.
"Jose Maria Aznar gastroenteritisak jota ospitaleratu dute. Animoak gastroenteritisari!", hori izan da igande goizean Twitterren gehien komentatu den gaiaren abiapuntua. #AnimoGastroenteritis hastag-a sortu eta erabiltzeaileek euren adimena lanean jarri dute.
Baina gehiengoaren elkartasuna ez du Aznarrek jaso, gastroenteritisak berak baizik; izan ere, askok animoak eman dizkiote birusari presidente ohiaren aurkako borrokan: "Gastroenteritis bat ospitaleratu egin dute Jose Maria Aznar deitutako birus batek jota", iragarri du @Bokerona 4-k. "Atzo jakin nuen albiste zitala... gastroenteritisari nire elkartasun osoa bidaltzen diot Jose Maria Aznarren kontrako borrokan", esan du @Juani ALK erabiltzaileak.
Beste batzuek krisi ekonomikoa justifikatzeko mezuak ("neurrigabe gastatzeagatik sortu da krisia") moldatu egin dituzte Aznarren kontura barre egiteko, "Jose Maria Aznar neurri gabe ari da kaka egiten", idatzi du @ModeGallego-k.
Neoliberalen ideiei tinko eusteko ere eskatu diote Aznarri, @Arma pollo-k honakoa esan dio: "Aski da interbentzionismoarekin. Benetako liberal batek tripak euren kaxa erregula daitezen uzten du, ospitalera joan barik". Beste batzuen ustez, gastroenteritisa krisia gainditzeko bidearen metafora baino ez da: "Aznarrek proposamen berri bat egin du krisitik ateratzeko, likidezia handitzea", esan du @Abellarturo-k.
"Minutu gutxi barru Rajoyk prentsaurrekoa emango du", iragarri du @xmoitascausas-ek, eta honako hau esteko: "Aznar ondo dago. Nire aholkulariek diotenez, haritxo txiki batzuk baino ez zaizkio ateratzen" (Prestige hondoratu zenean aipatutako olio-haritxo ospetsuak gogora ekarrita).
Aznar, Pringglesak eta Activia
Presidente ohiaren urdailari erreferentzia asko egin dizkiote erabiltzaileek, @Marjalero-rena izan da arrakasta gehien izan duen iruzkinetako bat: "Aznarren urdaila Pringgles pakete bat bezalakoa da; pop eginez stop-ik ez".
Beste erabiltzaile batzuen ustez Aznar izan beharko litzateke Activia yogurren iragarkietako protagonista berria. Beste batzuek, aldiz, "Aznar bere saltsan dago", "suntsipen handiko armak kiwiak ziren" eta antzerako iruzkinekin alaitu dute eztabaida.
Azkenik, beste batzuek La Razon egunkariaren titularra izan daitekeenaren inguruan eztabaidatzen hasi dira: "Aznar, egizu kaka gogor, Espainiak behar zaitu!", proposatu du @riverwave07-ek.