Gizartea -
Madrilgo Ruber Klinika
Jose Maria Aznar ospitaleratu dute gastroenteritisak jota
Gobernuko presidente ohia atzotik dago Madrilgo Ruber Ospitalean, medikuek egin dizkioten hainbat frogetako emaitzen zain.
Erredakzioa
Jose Maria Aznar Gobernuko presidente ohia larunbat honetatik dago Madrilgo Ruber Klinikan ospitaleratuta, gastroenteritisak jota. Aznarrek bi edo hiru egun emango ditu bertan, medikuek egin dizkioten hainbat frogetako emaitzen zain, politikariaren inguruko iturriek jakitera eman dutenez.
Larrialdi Zerbitzuetatik ospitaleratu zuten atzo, 15:00ak aldera, FAESeko presidentea. Gastroenteritisa zuela egiaztatu ostean, medikuek hainbat frogak egin zizkioten eta horien emaitzen zain egongo da datozen egunetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea