Gizartea -

Hezkuntza

Hezkuntza erreformaren gakoak

Batxilergoa amaitzean selektibitatea ordezkatuko duen azterketa bat egin beharko dute ikasleek. Batxilergoaren batez besteko notak % 60ko balioa izango du eta azterketak, % 40koa.

Ume bat eskolako ikasgelan. Argazkia: EITB
Ume bat eskolako ikasgelan. Argazkia: EITB
Ume bat eskolako ikasgelan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hezkuntzaren Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoaren arabera, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza gainditzeko eta Batxilergoa edo Lanbide Heziketa egiteko azterketa bat egin beharko dute ikasleek. DBHko batez besteko notak % 70eko balioa izango du eta azterketak, % 30ekoa.

Batxilergoak bost adar izango ditu: Zientzia eta Ingeniaritza, Osasunaren Zientziak, Humanitateak, Artea eta Giza Zientziak. Batxilergoa amaitzean, selektibitatea ordezkatuko duen azterketa bat egin beharko dute ikasleek. Batxilergoaren batez besteko notak % 60ko balioa izango du eta azterketak, % 40koa.

Lehen Hezkuntzako ikasleek ebaluazio bat izango dute hirugarren mailan, hizkuntza komunikazioan eta matematiketan arazorik duten ikusteko.

Seigarren mailan, beste ebaluazio batek jarritako helburuak lortu dituzten neurtuko du, DBHra pasatzeko gai diren jakiteko.

Lehen Hezkuntzan ere, Ingurunearen Ezagutza bi irakasgaitan banatuko da: Natur Zientziak eta Giza Zientziak. Horrez gain, Herritartasunerako Hezkuntza kendu egingo dute, Heziketa Zibiko eta Konstituzionala jartzeko.

Gobernuaren aburuz, LH "modernizatu" egingo da; izan ere, sektore profesional bakoitzaren arabera, irakasgai instrumental zehatzagoak eskainiko dituzte, eta hurrengo mailetan jarraitzeko hautagaizko irakasgaiak egiteko aukera ere izango dute ikasleek.Ebaluazioei eta sarrera probei dagokienez, gainditzen ez dituzten ikasleek edo emaitzak hobetu nahi dituztenek hurrengo deialdietan errepikatzeko aukera izango dute.

Hezkuntza administrazioek hezkuntza sexuen arabera bereizita eskaintzen duten zentroekin hitzarmenak egin ahalko dituzte, betiere hezkuntzan bazterketen kontrako borrokari buruz nazioarteko konbentzioan jasotakoa betetzen badute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea