Gizartea -

Hezkuntza

Celaak Werten dimisioa eskatuko du eskumen murrizketa baieztatzen bada

Erkidegoko ikastetxeetan irakasten diren edukien gainean erabakitzeko eskumena murrizten badute, horrela erantzungo du Jaurlaritzak.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburua. Argazkia: Efe
Isabel Celaa Hezkuntza sailburua.
Euskadik Werten dimisioa eskatuko du eskumen murrizketa baieztatzen bada

00:39

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak iragarri du Jose Ignacio Wert Hezkuntza ministroaren dimisioa eskatuko dutela erkidegoko ikastetxeetan irakasten diren edukien gainean erabakitzeko eskumena murrizten badute.

Celaak Donostian egin ditu adierazpenok, Patxi Lopez lehendakariarekin batera, Deustuko Unibertsitatearen ikasturte hasieran.

Sailburuak adierazi duenez, bere Sailera oraindik ez da "proposamenik iritsi" eta soilik Wertek sektoreko batzarretan esandakoa daki, baina hainbat hedabidek argitaratu duen informazioa egia bada, ministroari dimititzeko "formalki" eskatuko diotela azpimarratu du.

Lehendakaria, kontra

Patxi Lopez lehendakariak erabat errefusatu Gobernuak, Hezkuntzaren Lege Organikoaren erreformaren bidez, ekarriko duen "birzentralizazio ideologikoa"; ez bakarrik "eskumenen inbasio" bat suposatzen duelako, baizik eta "formakuntza kritikoa, etikoa, elkartasunezkoa eta integratzailea".

Lopezek Donostian esan ditu hitzok, Deustu Unibertsitateko ikasturte hasieraren ekitaldian. Bertan, lehendakariaz gain, politikaren eta irakaskuntzaren arloko ordezkariak egon dira, esaterako, Marin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia; Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzaina; Jaime Oraa Deustuko Unibertsitateko errektorea eta Iñigo Urkullu EAJren presidentea.

Lehendakariak ohartarazi duenez, Eusko Jaurlaritza ez dago "atzerapauso baten ehuneko hamar ezta ehuneko bat ere onartzeko" prest; eta ez ditu "erreformaren kontrakoak diren erreformak" onartuko, atzera egitea suposatzen baitute, "baita birzentralizazioa, hezkuntza bereiztua, baloreetan oinarritutako hezkuntzaren desagerpena eta banaketa ere"; eta hori, azken finean "ideologia hutsa" da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea