Gizartea -

Homilia Arantzazun

Terrorismoak sortzen duen gorrotoa baztertzea eskatu du Munillak

Gotzainaren iritziz, atentatuak kondenatu ez eta "printzipio humanitarioak" "aldarrikapen politikoak egiteko tresna gisa" erabiltzen dituztenek "biktimak umiliatzen dituzte".

Munillaren hitzetan, "kartzelan hil daitezela" eta antzerakoak ez dira ideia "oso kristauak".
Munillaren hitzetan, "kartzelan hil daitezela" eta antzerakoak ez dira ideia "oso kristauak".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Munilla Gipuzkoako Gotzainak kritikatu egin ditu larri gaixo dauden ETAko presoen egoera "gauza politikoak aldarrikatzeko" erabiltzen dituztenak, atentatuak gaitzetsi gabe". Halaber, terrorismoak sortzen duen "gorrotoa alde batera uzteko" eskaera egin du.

Munillak Arantzazuko santutegian, Oñatin, ospatutako homilian egin ditu adierazpenok, Arantzazuko Andre Mariaren, Gipuzkoako patroiaren jaian.

Sermoiaren zati batean "larri gaixo dauden presoen askatasunaren inguruko polemikaz" aritu da.

Bere ustez, atentatuak kondenatu ez eta "printzipio humanitarioak" "aldarrikapen politikoak egiteko tresna gisa" erabiltzen dituztenek "biktimak umiliatzen dituzte, neurrien aplikazioa oztopatzen dute, eta sufrimendua eta printziopio humanitarioak erabiltzen dituzte, beharrezkoa den autokritika egitea saihesteko". Indarkeriaren gaitzespena

Baina, "indarkeriari egindako gaitzespenak zalantzakoak diren ala ez alde baterautzita", Munillak ezbaian jarri du "kartzelan hil daitezela, merezita dute" eta antzerako ideiek "sentimendu kristauarekin bat etortzea".

Zenbait kasutan, ideia horiek "bidegabekeri larriek egindako zauriek bultzatuta" daudela onartu du, eta "terrorismoaren biktimen aintzatestean egiteke asko dagoela" azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea