Gizartea -

Ikasturte hasiera

Abiatu da ikasturtea EHUn, 8.500 ikasle berrirekin

"Kanpo erasoen" eta "ahalegin murriztaileen" aurrean, hezkuntzaren aldeko apustua egitea aldarrikatu du lehendakariak.

Abiatu da ikasturtea EHUn, 8.500 ikasle berrirekin. Argazkia: Efe
Abiatu da ikasturtea EHUn, 8.500 ikasle berrirekin.
Abiatu da ikasturtea EHUn, 8.500 ikasle berrirekin. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) 33. Ikasturtea hasi da gaur, eta EAEko unibertsitate publikoak 8.580 ikasle berrirekin ekin dio ikasturteari.

Inaugurazio-ekitaldian eman dituzten datuen arabera, 8.580 ikasle berri matrikulatu dira aurten, eskaintzen diren ikasketetako lehenengo mailan dauden plazen % 97,59 adina, baina oraindik baliteke matrikulazio gehiago izatea.

Oraindik ez dituzte graduondokoetan matrikulatu diren ikasleen datuak eman, izan ere, datozen asteetan oraindik matrikulatzeko aukera dago.

Aurten, EHUk 5.556 irakasle (irakasle kontratudunak eta ikerketan diharduten bekadunak zenbatuta) ditu, eta 102 master, 61 doktoretza eta 44 gradu eskainiko ditu.

Lehendakaria, "ahalegin murriztaileen" kontra

Patxi Lopez izan da 2012-2013 ikasturtearen inaugurazio-ekitaldiaren buru, Gasteizko Ingeniaritza Eskolan, eta "kanpo erasoen" eta "ahalegin murriztaileen" aurrean hezkuntzaren aldeko apustua egitea aldarrikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea