Gizartea -

Polemika

Osasun-erreforma Konstituzionalera eramango dute etorkinen elkarteek

Goizean UGTko eta PSOEko ordezkariekin bildu dira, eta, horren ostean, PSOEk ere Konstituzionalean errekurtsoa aurkeztea aztertuko duela iragarri du.

Etorkinen ordezkariak PSOEko eta UGTko ordezkarien babesa jaso dute. Efe.
Osasuna erreforma etorkinak | Etorkinek Konstituzionalera joko dute
Etorkinen ordezkariak PSOEko eta UGTko ordezkarien babesa jaso dute. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkinen 17 elkartek eta hegoamerikako elkarteen konfederazioak zenbait ekintza iragarri dituzte paperik gabeko etorkinak osasun asistentziarik gabe utziko dituen erreformaren kontra. Ekintza horien artean nagusia, Konstituzionalera jotzea izango da.

Etorkinen elkarteek jarrera ona sumatu dute oposizioko alderdien eta sindikatuen aldetik. Goizean UGTrekin eta PSOErekin bildu dira eta sozialistek Konstituzionalera jotzea aztertuko dute.

PSOEren iritziz, erreformak eskubideak "urratzen ditu", paperik gabeko etorkinak, gaixotasun kronikoak izanez gero, artatuko dituela eta faktura jatorriko herriei pasako diela esan duelako.

PP: "Ezin dute hemen jarraitu"

PPri dagokionez, alderdiak erreformaren alde egin du, eta erabaki hori hartu beharra PSOErengandik jasotako herentziari egotzi dio Alfonso Alonsok. Bere ustez, azken urteetan etorkineimugaren bat jarri izan baliote, ez ginateke horrelako egoeran egongo.

Espainian paperik gabe dauden etorkinek "ezin dute hemen jarraitu", esan du Alonsok. PPko kidearen hitzetan, ezin dugu etorkinen irregulartasuna ez da alde edo kontra egon, legezkotasuna baita aintzat hartu beharreko gauza bakarra. "Bestela, ez gara inoiz herrialde serioa izango", esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea