Gizartea -
Izar-jasa
Pertseiden izar-jasarekin gozatzeko gida
Nondik ikusi, zer eraman edo nola egin argazkiak azaltzen dizugu gidan, Pertseidak edo Done Laurendiren malkoen egun handian.
Erredakzioa
Urtero bezala, Pertseiden izar-jasak udako gauak animatzen ditu, “Done laurendiren malkoak” izenarekin ere ezaguna den fenomeno astronomikoa. Urtero legez, zerua 400-500 meteoro orduko maiztasunarekin gurutzatuko dute “malkoek”. Abuztuaren 11 eta 13a bitartean izaten dira Pertseideak, gaueko hamarrak eta goizaldeko ordu biak artean.
Pertseidei buruz gehiago jakin nahi duzu? Ba al dakizu zein den ikuskizunarekin gozatzeko formarik onena? eitb.eus-ek abuztuaren 12an izango den Pertseiden fenomenoa jarraitzeko gida praktikoa eskaini nahi dizue.
Zer dira Pertseidak?
Pertseida izena Perseus izar-multzotik dator, izan iheskorrek Perseusen puntu edo erraditzailetik datozela diruditelako. Urtero, garai honetan, Lurrak Swift Tuttle kometaren orbita zeharkatzen du. Kometa hori 133 urtero kokatzen da Eguzkitik hurbil, eta bertatik gertu igaro zen azken aldia 1992an izan zen. Lurra eta kometaren arteko topaketan, kometak uzten dituen tamaina desberdineko hauts partikulak (batzuk harea-pikor bat baino txikiagoak dira), lurrazaleko atmosferan sartzen dira abiadura handiarekin, izar herratuak sortuz.
Nora joan Pertseidak ikustera?
Orokorrean, onena toki ilun bat aukeratzea da, argi-kutsadurarik ez duena eta eraikin eta zuhaitzak bezalako oztopoetatik urrun dagoena. Behaketa, beste astronomia zale batzuekin ere konpartitu dezakezu.
Astronomia elkarteekPerseiden izar-jasarekin gozatzeko zenbait jardulaldi antolatu ohi dituzte.
Zer eraman?
Pertseidak ikusteko ez da tramankulu berezirik behar, gure begiekin nahikoa da. Baina komenigarria da lagungarria izan daitezkeen zenbait objektu eramatea, adibidez, zeruko mapa bat, Perseus konstelazioa aurkitzeko baliagarria izango zaiguna. Izar-multzoak hiruki formako gorputza du, gorantz dauden bi hanka eta bi oin ditu, eta ezkerreko eskua altxatua du. Horretaz aparte, eroso egoteko, ondo legoke lozaku bat hartzea, burko bat, zapatila egokiak janztea eta berokiren bat eramatea. Nahiz eta uda izan, gauez tenperaturek behera egiten dutelako.
Zer egin ahal dut Pertseiden argazkiak lortzeko?
Kometa eta Meteoroen Behaketaren Espainiako Elkarteak, SOMYCk, argazkiak nola ateratzeko argibide bat publikatu zuen, eta bere webgunean eskuragarri dago. Adibidez, reflex kamera digital bat erabilita, komenigarria da argitasun handiko objektibo bat erabiltzea; eta tripode, aldatzeko bateria bat, kapazitate handiko txartela eta argazkiak automatikoki egiteko argazki kamera konfiguratzea lagungarria izango da. Argazkiaren kalitatea ahalik eta hobea izateko, argazki kameraren sentsibilitatea (ISO) konfiguratu beharko da eta gaueko zeruak eskatzen dituen esposizio baldintzetara egokitu (argi-kutsadura, hodeiak…).
"San Lorenzoko malkoei” argazkiak ateratzea anima zaitezte eta horiek gero eitb.eus-era bidali! Asko gustatuko litzaiguke zuek ateratako Pertseiden irudiak jasotzea!