Gizartea -
Eztabaida
Gómez Benítezek gogor kritikatu du Eurovegas-en proiektua Espainian
Eurovegas, ustelkeriaren iturri dela adierazi du Botere Judizialaren Kontseiluko kideak, eta Espainian ezarriz gero, bere egitura mafiosoa kontrolatzea oso zaila izango dela baieztatu du.
Erredakzioa
Botere Judizialaren Kontseilu Orokorreko kidea, José Manuel Gómez Benítez,Eurovegasen proiektua Espainian ezartzearen aurka azaldu da. Kazetariei eginiko adierazpen batzuetan, Cataluniako Iruzurraren Aurkako Bulegoko zuzendariarekin, Daniel de Alfonsorekin, bere desadostasuna erakutsi du, azken honek proiektua goraipatu eta gero.
Gómez Benítezek, Carlos Dívar Kontseiluko presidente ohiari salaketa jarri zion kideak, argi esan du Eurovegas, azkenean, Espainian ezartzen bada, "ustelkeriaren iturri" izango dela.
Bere ustetan,Eur ovegas, "enplegu prekarioaren ekintza mafiosoen gunea da, fidagarriak ez diren joku eta apustuak eginaz, prostituzioarekin kontaktua dutenak e.a."
Halere, Gómez Benítezek onartu du, "Eurovegasera doazen bezero guztiak ez liratekeela delitugileak izango, ez liratekeela prostituta moduan lanean arituko edota legalak ez diren jardueretan ibiliko". Baina era berean aitortu du, horrelako proiektuek mota horretako jendea erakartzen dutela.
Proiektua gauzatzen bada, Kontseiluko kideak, Eurovegaseko arduradunei zerga legedian inolako salbuespenik ez egitea eskatu du, bere ustetan, proiektuko sustatzailea, Sheldon Adelson handi-mandia, gainontzeko inbertsoreen modura tratatu behar da eta.
Bukatzeko, Gómez Benítezek, positibotzat jo du Espainiak duen ahalmena atzerriko inbertsioak bereganatzeko, eta Eurovegas-en kasuan, "inbertsio mota hauek duten alde iluna" kontrolatu beharko litzatekeela esan du.