Gizartea -
Murrizketak Osasun arloan
Finantziazio publikoa jasoko ez duten sendagaien zerrenda
Espainiako Gobernuak 440 milioi euro aurreztu nahi ditu hemen jaso ditugun sendagaiei diru-laguntzak kenduta.
Erredakzioa
Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak 440 milioi euro aurreztu nahi ditu sendagai batzuei finantziazio publikoa kenduta. Hemen jaso dugu diru-laguntza gehiago jasoko ez duten sendagaien zerrenda:
-Gehiegizko jario gastrikoaren kontrako tratamendua: Aluminioarekin egindako konposatuak. Hau da, azidoaren kontrako sendagaiak, Almaxa tarteko.
-Idorreriaren kontrako tratamendua: Bolumena sortzeko laxanteak, laxante osmotikoak, opiazeoen aurkakoak (opiazeo periferikoen hargailua).
-Beherakoaren kontrako tratamendua:Fortasec eta antzeko sendagaiak (loperamida).
-Migrainaren kontrako tratamendua:Migraina arinaren kontrako ohiko tratamendua, Ergoten alkaloideak (ainoa).
-Adinari lotutako kognizio arazoen kontrako tratamendua:Hodi-zabaltzaile periferikoak (vicamina, vinburmina, buflomedil, naftidrofurilo), piracetam, pirisudanol, deanol estereak, ginko folium aterakina.
-Hemorroideen kontrako tratamendua:Kortikoideak (flucinolona, beclometasona). Synalar eta antzeko pomada. -Barize eta hemorroideen kontrako tratamenduak:Bioflavonoideak (diosmina, troxerutina, hidrosmina, rutosido escina). Hau da, Venoruton pilulak. -Haur-oihalek eragindako dermatitisaren aurkako tratamenduak:Miconazol gutxi duten pomadak. -Psoriasiaren aurkako tratamenduak:Kalaguala-estraktua.
-Birosi topikoen edo azaleko birosien aurkako tratamenduak:Idoxuridina, tromantadina, aciclovir, podofilotoxina, imiquimod. Horrenbestez, dermatosiaren, larruazaleko lesioen eta infekzio birikoen aurkako tratamenduak. Batzuk, inportanteak, hala nola kodiloma pilatuak, sexu-transmizioko gaixotasun bat.
-Kolpe baten ondorioz sortutako hanturen aurkako tratamenduak:Hanturaren kontrako tratamendu topiko ez esteroideoak (etofenematoa, piroxicam, ketoprofeno, diclofenaco, azido niflumicoa, suxibuzona, indometacina, aceclofenac, fenilbutazona, bencidamina mabruprofeno, desketoprofeno, piketoprofeno, fepradinol). Hau da, Voltaren, Fastum eta Calmatel pomadak.
-Antsietate arinaren aurkako tratamenduak:Passiflora eta crataebus, oxitriptan.
-Sudurraren lehortasunaren aurkako tratamenduak:Mucoliticoak (acetilcisteina, bromhexina, carbocisteina, mesna, ambrosoli, sobrerol). Asko hotzeriaren aurkako tratamenduak dira.
-Eztularen aurkako tratamenduak:Kodeina eta deribatuak (noscapina, dextrometorfano, dimemorfano, dihidro kodeina). Hainbat xarabe, Bisolvonek kasu, dextrometarfanoa dute oinarri.
-Begien lehortasunaren aurkako tratamenduak:Malko artifizial carmelosadunak.
-Hantura reumatoide arinen aurkako tratamenduak:Diacereina. Belauneko artrosiaren aurkako produktuak.
-Dislipemia arinen aurkako tratamenduak:Omega 3 triglizerioak. Triglizedioen gaixotasun arinen aurkako tratamenduak (Omecor, adibidez).
-Hotzeriarekin edo gripearekin lotutako sudur-kongestioaren aurkako tratamenduak:Sendagai sinpatikomimetikoak (pseudoefedrina, fenilefrina).