Gizartea -
Ingurumena
Moda, planetarentzat jasangarria den industria bihurtzeko bidean
Bide luzea dago oraindik egiteko, baina gure jantziek uzten duten arrastoagatik dagoen kezka gero eta handiagoa da.
M. D. | I. R. | EITB Media
Modara biodiseinua bezalako kontzeptuak heldu dira azken urteotan, eta larru beganoen eta kotoi organikoen erabileraren garrantzia hartzen du kontuan. Baina, zer da zehazki moda iraunkorra?
Adele Orcajada Basque BioDesign Centerreko ikertzaileak azaldu duenez, industriaren ingurumen-inpaktua kontuan hartu nahi du, munduko bigarren kutsatzaileena baita, baita haren kontsumoarena ere. Kontua ez da soilik ekoizpena aldatzea, baita hondakinen kudeaketa ere, moda birsortzaile baten bila.
Andrea Arrizabalaga ETBko kazetaria da arropa erosterakoan iraunkortasuna kontuan hartzen duen kontsumitzaileetako bat. Produktu jasangarrien kontsumitzaile izateak dituen ontasunak eta zailtasunak kontatzen dizkigu.