Gizartea -

Erreskateagatik protestatzeko

Hainbat talde sozialek Bankiako bulegoa 'desjabetuko' dute Santurtzin

CGT, 15M, Berri-Otxoak eta CNT taldeek Bankiako ondasunak "bahituko" dituzte eta erakunde honek Santurtzin duen bulegoa "hustuko" dute, banku honen erreskateagatik protestatzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CGT, 15M, Berri-Otxoak eta CNT talde sozialek Bankiako ondasunak "bahituko" dituzte datorren asteartean eta finantza-erakunde honek Santurtzin duen bulegoa "desjabetuko" dute, bankuaren erreskatearen eta eskubide sozialen murrizketaren aurka protestatzeko.

Ohar baten bidez talde hauek azaldu dutenez, "langabeziak eta hilaren amaierara iristeko zailtasunak dituzten familia kopuruak gora egiten duten bitartean, banka erreskatatzeko politikak ari dira ezartzen". Izan ere, "egungo krisi ekonomikoa hasi zenetik, kutxek eta finantza erakundeek 115.000 milioi euro jaso dituzte", salatu dute eragile sozial hauek.

Hori dela eta, Bankiak Santurtzin duen bulegoa "bahituko" dute eta hura "husteko" bulego honen zuzendariarekin bilduko dira eta agiri bat emango diote, ordubeteko epea emanda, bertatik alde alde egiteko aginduarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea