Gizartea -

Saria

Ikerbasqueko ikertzaile bat, Espainiako biofisikari gazte onena

Jose Vilar EHUko Biofisika Unitateko kideak minbiziaren eta beste gaixotasun batzuen diagnosian egiten du lan.

Jose Vilar. Argazkia: actualidaduniversitaria.com
Jose Vilar. Argazkia: actualidaduniversitaria.com
Jose Vilar. Argazkia: actualidaduniversitaria.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Vilar Ikerbasqueko ikertzaile eta EHUko Biofisika Unitateko kidea Espainiako 40 urtetik beherako biofisikari onena Espainiako Biofisika Elkarteak.

Werfen Izasa-Beckman Coulter sariak Vilarren bizi osoko lana saritu du. Fisikan doktoretza egin zuen Bartzelonako Unibertsitatean eta EHUn hasi aurretik, New Yorkeko Memorial Sloan-Kettering Cancer Centerren egin zuen lan. Era berean, Fisikako doktoretzaren ondorengo ikasketak egin zituen Princeton eta Rockefeller unibertsitateetan.

Ikertzaile lana minbiziaren eta beste gaixotasun batzuen diagnosira bideratu du, diagnosi hobearekin gaixotasunei aurrea hartzeko sendagai eraginkorragoak erabiltzea helburu, Ikerbasquek jakitera eman duenez.

Ikertzaileari esker, ohiko metodoekin lortzen diren emaitzak baino askoz ere zehatzagoak lortzen dira diagnosia egiterakoan. Horretarako, sistema biologikoen portaera hobeto ulertzeko, ingeniaritza eta fisika teknikak erabiltzen ditu

Vilarrek datorren uztailaren 5ean jasoko du 2.000 euroko saria Bartzelonan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea