Gizartea -

Akusazioaren arabera

Bretonek umeak hil izana aitortu ziola esan du Ruthen lehengusu batek

Juan David, Ruth eta Jose haurren amaren lehengusuak, epaile aurrean berretsi du Jose Bretonek umeak hil izana aitortu ziola kartzelan. Hainbat egunen ondoren, bertsioa aldatu zuen.

Orain ia zazpi hilabete desagertu ziren Kordoban Ruth eta Jose haurrak. EFE
retonek umeak hil izana aitortu ziola esan du Ruthen lehengusu batek
Kordoban desagertutako umeen amak epailearen aurrean deklaratu du

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Bretonek umeak hil izana aitortu ziola berretsi du epaile aurrean Juan Davidek, orain ia zazpi hilabete Kordoban desagertu ziren Ruth eta Jose haurren amaren lehengusuak.

Epaile aurrean berretsi du adierazpena lehengusuak. Horren arabera, aitorpena egin eta gutxira bertsioa aldatu zuen Bretonek, haurren ama espetxera joan zedin. Juan David lehengusuaren ustez, Ruthekin obsesioa du Bretonek.

Umeen amaren familiaren abokatuak eman du adierazpenaren berri, Kordobako Auzitegian ostiral honetan egin dituzten agerraldien ondoren.

Bertan, hiru orduz deklaratu du Ruth Ortiz haurren amak, eta deklarazioa ''ondo'' joan dela esan die bertan bildutako kazetariei. ''Galdetu didaten guztiari erantzun diot'', esan du.

Ustezko tratu txarrak

Bretonen gertutako hainbat lagunek ere deklaratu dute ostiral honetan, eta aitak haurrei ustez eragindako tratu txarren berri eman diote epaileari. Defentsaren abokatua ere ustezko tratu txar horien inguruan mintzatu da, eta ''zaplasteko bat'' izan zela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea