Gizartea -

Koordainketa

FACUAk 'astakeria'tzat jo du ospitalizazioengatik kobratzea

Hainbat erkidegok janaria, maindireen garbiketa eta oheen mantenimendua kobratu egin nahi dituzte.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

FACUA kontsumitzaile elkarteak "astakeria"tzat jo du hainbat erkidegok ospitaletako zerbitzuengatik gaixoei kobratu nahi izatea.

Izan ere, Galiziak, Valentziak eta Gaztela-Mantxak janaria, maindireen garbiketa eta oheen mantenimendua kobratu nahi dizkiete gaixoei; eta Kataluniak 5 euro ospitalizazio egun bakoitzeko.

Hori horrela, FACUAk ohartarazi du neurri horiek kaltegarriak izango direla gaixoentzat gastuak ezin badituzte ordaindu.

Era berean, elkarteak salatu du "friboloa" dela erkidegoek "mantenu osoa" adierazpena erabili izana ospitaleen zerbitzuak aipatzean, osasun publikoa ostatuekin alderatzea delakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea