Gizartea -
Murrizketa gehiago
Protesiak eta anbulantzia zerbitzu batzuk ordaindu egin beharko dira
Gobernuak koordainketa neurri gehiago publikatu ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean, joan den astean sendagaien koordainketa onartu eta gero.
Erredakzioa
Osasun zerbitzu publikoaren erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute protesien, larrialdietarako ez diren anbulantzien joan-etorrien eta produktu dietetikoen truke, Estatuko Aldizkari Ofizialean (BOE) gaur goizean publikoatutako murrizketa neurri berrien arabera.
Estatuko Aldizkari Ofizialaren arabera, biztanleriak uztailaren 1etik aurrera medikamentuen truke gehiago ordaindu beharko du.
Horrez gain, modu irregularrean dauden etorkinek ez dute doako osasun zerbitzua izango, aurtengo irailetik aurrera. Kasuen arabera, salbuespenak egingo dituzte.
Zerbitzuen zenbatekoa sendagaien prezioak ezartzen dituen araudiaren arabera ezarriko dute, "produktuaren azken prezioa oinarri hartuta eta zenbatekoari mugarik jarri gabe".
Hala ezartzen da Osasun Sistema Nazionalaren egonkortasuna eta prestazioen kalitatea eta segurtasuna bermatzeko premiazko neurrien Errege Lege Dekretuan.
Osasun zentroetan ematen diren prestazio mota hauek (artikulu ortoprotesikoak, produktu dietetikoak eta premiazkoak ez diren osasun garraioak), Osasun Sistema Nazional bateratuan jasoko dira.
Arau horretan ere zerbitzu arrunten inguruko artikuluaren aldaketa jasotzen da, horien artean ez dira jasoko "prebentzioa, diagnostikoa, tratamentua, errehabilitazioa eta gaixotasunen sendatzea, kontserbazioa edota bizi itxaropena hobetzea, autonomia eta minaren edo sufrimenduaren ezabapenari" laguntzen diotela nahikoa egiaztatu gabe dauden teknikak, teknologiak eta prozesuak jasoko.
18.000 euro baino gehiagoko errenta duten hiritarrek medikamentuen prezioaren erdia ordaindu beharko dute. Kopuru horren azpitik daudenek, berriz, egungo % 40a ordainduko dute. 100.000 euro baino gehiago kobratzen dutenek prezioaren % 60a ordainduko dute.