Gizartea -
Iñigo Cabacasen oroimenez
Aresentzako kartzela eta dimisioa eskatu dute Cabacasen aldeko martxan
"Poliziaren indarkeria" "egunero" pairatzen den gauza dela salatu dute, Xuban Nafarreteren auzia eta Kukutzaren hustea aipatuta.
Erredakzioa
Ehunka pertsona bildu dira BilbonIñigo Cabacasen aldeko martxan. Cabacas Athletic eta Schalke 04ren arteko partidaren osteko istiluen ondorioz hil zen, Ertzaintzak botatako pilotakada batek jota. Martxan bildutakoek Rodolfo Aresen dimisioa eta kartzelatzea eskatu dute.
'Iñigo Gogoan' plataformak deituta, parte-hartzaileak Bilboko Kale Nagusian ibili dira 'Stop violencia policial' zioen pankartaren atzetik. Ibilbidean zehar "Polizia hiltzailea", "Ares, kartzelara", "ez da istripua, hilketa da" eta "terrorismoaren legea, eurentzako" eta antzeko oihuak bota dituzte.
Martxaren amaiera, Haritz Petralanda Eleakeko ordezkariak Iñigo Cabacasen heriotza Euskal Herrian "herritarren kontra izandako azken estrategia" dela salatu du.
Poliziaren indarkeria
"Poliziaren indarkeria" "egunero" pairatzen den gauza dela era salatu du Petralandak, Xuban Nafarreteren auzia eta Kukutzaren hustea aipatuta.
"Ez dugu beldurrez bizi nahi, inon ere ez, hori argí daukagu. Hori da Gobernuak bultzatutako eredu polizialak nahi duena, beldurra eragitea. Horrekin amaitu behar dugu, eta horretarako Aresen demisioa eskatzen dugu", azaldu du.