Gizartea -
Deklarazioa
Semearekin arma garbitzen ari zela esan du orain Marichalarrek
Felipe Juan Froilani alta eman diote, eta amarekin, Elena infantarekin, atera da Madrileko Quiron ospitaletik. Erregearen etxeak adierazi duenez, Froilanek "etxean jarraituko du errehabilitazioa".
Erredakzioa
Guardia Zibilaren aurrean egin duen deklarazioan, Jaime de Marichalarrek esan du semearekin arma garbitzen ari zela Felipe Juan Froilanek oinean tiroa hartu zuenean.
Hasieran egindako adierazpenetan tiroa lantzen ari zirela esan zuen aitak, baina larunbat honetan Guardia Zibilaren aurrean egin duen deklarazioan, arma garbitzen ari zela azaldu du Marichalarrek.
Froilani alta eman diote
Felipe Juan Froilani, Elena infantaren semeari, alta eman diote eta amarekin alde egin du Madrileko Quiron ospitaletik, zain bareko antibiotikoak hartzen direnean ospitalean astebeteko epea bete ostean.
Erregearen etxearen komunikatu batean eta medikuek azaldu dutenaren arabera, Froilanek "etxean jarraituko du errehabilitazioa" eta sendaketa bereziren bat egin behar izanez gero joan beharko da erregearen biloba berriz ere ospitalera.