Gizartea -
Omenaldi ekitaldiak
Iñigo Cabacas gogoratu dute, isilik, San Mamesen
Bederatzi minutuko bi isilune egin dituzte. Ondoren, zaleek txalo zaparradak jo dituzte. Aurretik, 3.000 lagunek elkarretaratzea egin dute Bilboko kaleetan, Moyua plazatik abiatuta.
Erredakzioa
Astelehenean hildako Iñigo Cabacas gaztearen omenez minutu bateko isilunea egin du San Mamesek Athletic eta Mallorkaren aurkako partidan,"Iñigo Cabacas zenarenomenez; familia zuri-gorriko kidea; beharrezkoa da omenaldi hauegitea", Javi Aldazabal Athleticeko idazkariak esan duenez.
Gainera, zaleek beste minutuko isilunea egin dute partidaren bigarren parteko 9. minutuan.
lehen bederatzi minutuetan taldea ez animatzekoIsilpeko martxa
Athleticen partida baino lehen, 3.000 lagun inguru bildu dira Bilboko kaleetan, Athleticen Peñen Elkarteak deituta, Cabacas omentzeko. "Iñigo, gogoan zaitugu" lelopean, elkarretaratzea 16:30ean Moyua Plazatik abiatu da, Bilboko Kale Nagusitik igaro eta San Mameseko inguruetan amaitu da. Bertan ez da ertzainarik izan.
San Mamesera heltzean, bero txalokatu dute bertan bildutakoek. Bitartean, hildakoaren senitartekoak estadiora sartu dira lore-sorta batekin. "Zaleen batasuna eta babesa argi geratu da", esan du Cabacasen lagun batek. Halaber, Cabacas hil zen "Ertzaintzaren karga polizialaren erantzulearen dimisioa" exijitu du.