Gizartea -

Batzorde burujabe bat

Cabacasen heriotza argitzeko ikerketa independente bat eskatu dute

Iñigo Cabacasen kasuan bezala, "giza eskubideen urraketa larriekin lotutako salaketak argitzeko baliabide burujabeak ezartzea" gomendatu du Amnistia Internazionalak.

Cabacasekin jazotakoa argitzeko batzorde independentearen alde azaldu da AI. Argazkia: EITB
Cabacasekin jazotakoa argitzeko batzorde independentearen alde azaldu da AI. Argazkia: EITB
Cabacasekin jazotakoa argitzeko batzorde independentearen alde azaldu da AI. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Cabacasen heriotzaren harira, Estatu osoan gomazko piloten erabilera berriro aztertzea eskatu du Amnistia Internazionalak. Halaber, jazotakoa argitzeko batzorde independentearen alde azaldu da.

Prentsa-ohar baten bidez erakunde honek esan duenez, "egokia" izan da Iñigo Cabacasen heriotzaren gainean azalpenak emateko Rodolfo Aresek Eusko Legebiltzarreko Herrizaingo Batzordean egindako agerraldia. Hala ere, Espainiako Segurtasun Indarrekin lotutako ikerketetan antzemandako gabeziak nazioarteko hainbat erakundeek (tartean, Europako Kontseiluko Tortura Saihesteko Batzordea) "arduraz" ikusi dituztela gogoratu du.

"Europako batzorde honek giza eskubideen urraketa larriekin lotutako salaketak argitzeko baliabide burujabeak ezartzea gomendatu du eta lehenbailehen ikerketa sakona aurrera eramatea, erabilitako indarra egokia izan den egiaztatzeko eta erantzuleak identifikatzeko", esan du Amnistia Internazionalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea