Gizartea -
Iñigo Cabacasen heriotza
Cabacasen sendiak eta lagunek kontzentrazio isila deitu dute, Basaurin
Bihar izango da bilkura isila, eta 15 minutuko iraupena izango du. Ekimeneko pankartak "Iñigo, 'Pitu', beti gurekin. Ez dago eskubiderik" leloa izango du.
Erredakzioa
Iñigo Cabacasen senideek eta lagunek kontzentrazio isila deitu dute biharko, Basaurin, joan den ostegunean Athletic-Schalke 04 futbol partidaren ostean sortu ziren istiluen ondorioz hil zen gazteari omenaldia egiteko.
Kontzentrazioak 15 minutuko iraupena izango du eta pankartak "Iñigo, 'Pitu', beti gurekin. Ez dago eskubiderik" leloa izango du.
Basauriko Udalak ekimenarekin bat egingo duela adierazi du, komunikatu batean. Atzo EAJ, PSE eta PP alderdiek Cabacasen omenez egindako ekitaldiekin bat egitera gonbidatu zituzten herritarrak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea