Gizartea -

Iñigo Cabacasen heriotzagatik

Amaiurrek Aresen dimisioa eskatu du 'polizia-indarkeriagatik'

Amaiur osatzen duten alderdiek adierazi dute errua Euskadik "azken hamarkadatan bizi izan duen" "polizia indarkeriak" duela.

Amaiurreko ordezkariak BIlbon. EFE
Amaiurreko ordezkariak BIlbon. EFE
Amaiurreko ordezkariak BIlbon. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Amaiurreko alderdiek Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuaren "berehalako" dimisioa eskatu dute, Iñigo Cabacasen heriotzaren "arduradun politikoa" izatea egotzita.

Gaztea gaur hil da, joan den ostegunean Athletic eta Schalke 04 partidaren osteko istiluetanjasandako zauriengatik.

Herrizaingo sailak ikerketa bat hasi du, zauriak pilotakada batek eragin zizkion argitzeko.

Helena Gartziak (EA), Ander Bustok (Aralar), Amaia Agirresarobek (Alternatiba) eta Mikel Etxaburuk (ezker abertzalea), prentsaurrekoa eman dute Bilbon eta heriotza "polizia-indarkeriari" egotzi diote.

Lau alderdietako ordezkariak "erakunde ofizialek gertatutakoa ezkutatu eta manipulatu" nahi duela kritikatu dute eta segurtasun indarrek "zigorrik gabe" "herritarren aurka indarkeria" erabiltzen dutela.

'Polizia-indarkeria' "bakearen itxaropenak zapuztu nahi dituen estrategia politikoa" dela gaineratu dute, eta segurtasun indarrei, "gerrako materiala, hala nola, gomazko pilotak" uzteko eskatu diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea