Gizartea -

Lan-eskaintza publikoa

PPko Gobernua: 'EAEko Hezkuntzako lan-eskaintza publikoa legezkoa da'

Mariano Rajoyren Gobernuak ez dio trabarik jarriko EAEko Hezkuntzako lan-eskaintza publikoari, 556 postuen deialdia 2011n egin zelako.

Cristobal Montoro, Senatuko Gobernuaren kontrolerako saioan. Efe.
Cristobal Montoro, Senatuko Gobernuaren kontrolerako saioan. Efe.
Cristobal Montoro, Senatuko Gobernuaren kontrolerako saioan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Cristobal Montoro Ogasun ministroak Gobernuaren kontrol saioan onartu du Hezkuntza alorreko lan-eskaintza publikoa Euskadin egiteko ez dagoela arazorik. Bi administrazioen arteko bileran horrela argitu zela azaldu du Crisotobal Montorok.

Hori horrela, Mariano Rajoyren Gobernuak ez dio trabarik jarriko EAEko Hezkuntzako lan-eskaintza publikoari, 556 postuak 2011n deitu zirelako.

Isabel Celaa Hezkuntza sailburuak mezu baikorra bidali nahi izan die lehiaketa publikoa prestatzen ari direnei. 556 postu izango dira jokoan, eta Hezkuntza Sailaren eskaintza legezkoa zela berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea