Gizartea -

Noos auzia

Cristina infanta inputatzea baztertu du Castro epaileak

Halaber, Iñaki Urdangarinen eta Diego Torresen arteko aurrez aurrekoa ere baztertu du epaileak.

Cristina infanta. EFE
Cristina infanta.
Cristina infanta ez dute inputatuko

00:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Castro epaileak Cristina infantak Noos auzian inputatu gisa deklaratzea baztertu du. Manos Limpiasek egindako eskaera atzera bota du, hortaz.

Manos Limpias sindikatuaren iritziz, Cristina infanta, Juan Carlos erregearen alaba, Iñaki Urdangarin Palmako dukeak ustez iruzurren ondorioz diru-sarrerak eta ondarea handitu izanaren "onuradun zuzena" izan da.

Manso Limpiasek sei orriko idatzi batean dioenez, Palmako dukearen emaztea "zuzeneko aktore" izan zen, "konplizitatea, estalketa eta kooperazioa ustez emanda", eta, ondorioz, "Urdangarinen ustezko delituen onuraduna".

Castro epaileak, halaber, Urdangarin eta Diego Torres bere negoziokidea aurrez aurre jartzea baztertu du infanta inputatzea baztertzen duen auto horretan bertan. Diego Torresek ez du oraindik deklaratu, eta, ondorioz, epaileak bien bertsioen arteko kontraesanik sortzeko aukerarik izan ez dela iritzi dio.

Fiskaltza eta Balearretako Abokatutza Cristina infanta inputatzeko eskaeraren aurka agertu ziren jada joan den astean.

Palmako dukeak, gainera, behin eta berriro aldendu zuen emaztea 2004 eta 2006 artean zuzendu zuen Noos Institutuaren eta Aizoon enpresaren bitartez egindako operazioetatik, epailearen aurrean inputatu gisa deklaratu zuenean.

Manos Limpias sindikatuaren ustez, Espainiako erregearen alabak "Ogasunaren zergak saihesteko ustezko finantza iruzurrak ezagutzen zituen".

Manos Limpiasek jasotzen duenez, Cristina infanta Aizooneko kapitalaren % 50en jabe da, baina, horrez gain, idazkari lanak ere egiten zituen, eta, ondorioz, adostutako akordioen aktak egiten, irakurtzen eta sinatzen zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea