Gizartea -

Osalanen txostena

Baimendutako lanetan amiantoa detektatzeko sistema bat proposatu dute

Gaur egun dagoen erregistroan, amiantoaren esposiziopean egon diren 5.719 langilerenkasuak biltzen dira, haien osasuna zaintzeko.

Amiantoaren inguruko txostenaren aurkezpena. Argazkia: Efe
Amiantoaren inguruko txostenaren aurkezpena. Argazkia: Efe
Amiantoaren inguruko txostenaren aurkezpena. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren menpe dagoen Osalan erakundeak amiantoari buruzko txostena aurkeztu du gaur Bilbon eta, beste neurri batzuren artean, detekzio-sistema bat ezartzea proposatu die EAEko udalei. Gainera, Osalanek bere burua eskaini du udal teknikariei gai horri buruzko prestakuntza emateko.

Osalanek aurkezturiko txostenean langileen amianto-esposizioari aurre egiteko garatzen ari diren ekintza eta politikak jasotzen dira; izan ere, amiantoa lan-ingurunean dauden substantzia minbizi-sortzaileetako toxikoenetako bat da.

Besteak beste, detekzio-sistema bat ezartzea proposatu die Osalanek udalei, eraberritzeko obra pribatu zein publiko egiteko lizentziak eskatzen direnean obra horietan amiantoa dagoen ala ez jakiteko.

Urte askotan amiantoaren arriskuak ezkutuan egon dira substantzia horrekin kontaktuan lan egiten zuten langileentzat. Gai hori, bere ezaugarri fisiko eta kimikoengatik, eta daukan ekoizpen-kostu merkeagatik, asko erabili zen euskal industriaren sektorean eta eraikuntzan, joan den mendearen erdialdetik 2001. urtera arte.

Euskadin amiantoa duten produktu asko geratzen dira oraindik, eta datozen urteetan kendu egin beharko dira. Beraz, neurri handiagoan edo txikiagoan, amiantoa presente dago oraindik "gure bizitzetan, eta horrek erlaxatzea galarazten digu, eta Estatu eta Europa mailan dauden arautegiak zorroztasunez betetzera bultzatzen gaitu",azpimarratu du Sonia Perez Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Lan sailburuordeak

Gaur egun, borondatezko erregistro bat dago eta erregistro horretan amiantoaren esposiziopean egon diren 5.719 langileren kasuak biltzen dira, haien osasuna zaintzeko. Langile horietatik, 4.254k amaitu dute beren lan-bizitza.

Halaber, fitxategi horretan amiantoarekin lan egiten duten Euskal Autonomia Erkidegoko 244 enpresa daude. Prozesu hori Osakidetza Osasunaren Euskal Zerbitzuaren laguntzarekin gauzatu da.

Amiantoaren eraginpean egon diren langileentzat, Lan-ondoko Zaintza Programaren aldaketa prestatzen ari da orain Osalan, eta Osakidetzaren arreta espezializatura zuzenean bideratuak izateko aukera aztertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea