Gizartea -

Noos Auzia

Urdangarinek 'barkamena eskatuko du' gauzak oker egin baditu

Iñaki Urdangarinen abokatuak, beste behin, bere bezeroaren errugabetasuna azpimarratu du eta denboran atzera egiteko aukera izango bagenu "guztiok gauzak hobe egiten" saiatuko ginatekeela esan du.

Iñaki Urdangarin, Noos Auzian inputatua.
Iñaki Urdangarin, Noos Auzian inputatua.
Iñaki Urdangarin, Noos Auzian inputatua.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mario Pascual Vives Urdangarinen abokatuak eta bozeramaileak Palmako dukearen errugabetasuna defendatu du, beste behin, baina beharrezkoa bada "barkamena eskatuko" duela azaldu du. Noos Institutua gidatzen zuen garaian dirua desbideratzea leporatzen diote Iñaki Urdangarini,

"Ondo ez dauden gauzak egin baditu, onartuko ditu eta beharrezko barkamena eskatuko du", esan du Pascualek. Iñaki Urdangarinek datorren otsailaren 25ean deklaratuko du Palmako Auzitegian.

"Nik uste dut, guztiok, denboran atzera egiteko aukera bagenu, gauzak hobeto egiten saiatuko ginatekeela", adierazi du abokatuak, baina Urdangarinek "bere ohorea eta errugabetasuna defendatzen jarraitu nahiko du, zuzen jardun duen uste sendoaren baitan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea