Gizartea -
Auzia
Marta del Castilloren bilaketa Carcañok ordaintzea nahi du Fiskaltzak
Fiskaltzak iragarri duenez, helegitea jarriko dio Miguel Carcañoren aurkako epaiari. Martaren gorpua bilatzeko bideratu zituzten 616.000 euroak Carcañok ordaintzea nahi du fiskalak.
Erredakzioa
Maria Jose Segarra Sevillako fiskal buruak Marta del Castillo auziko epaiari helegitea jarriko diola iragarri du, Miguel Carcañoren anaia (Francisco Javier Delgado) eta Samuel Benitez konplize moduan kontutan hartzeko eskatuz.
Horrez gain, Martaren gorpua bilatzeko bideratu zituzten 616.000 euroak Carcañok eta haren konplizeek ordaintzeko eskaera ere egingo du Fiskaltzak. 2009ko urtarrilean ekin zioten Martaren gorpua bilatzeari, Guadalquivir ibaian. Ondoren, Sevillako zabortegi eta zanga batean ere bilatu dute.
Carcañok bortxaketagatik absolbitu zuen epaiaren zatiari errekurtsoa ez diola jarriko jakinarazi du Fiskaltzak. Carcañoren neskalagunaren absoluzioa ere ez dute errekurrituko.