Gizartea -

Epaiari kritika

Marta del Castilloren amak 'infernua' desio dio Carcañori

Marta del Castilloren gurasoek Sevillako Auzitegiaren epaia gogor kritikatu dute prentsaurrean.

Marta del Castilloren gurasoak eman duten prentsaurrekoa. Argazkia: EITB
Marta del Castilloren gurasoak eman duten prentsaurrekoa. Argazkia: EITB
Sententziaren aurkako manifestazioa deitu dute Marta del Castilloren gurasoek

02:01

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxean pasa behar duen egun bakoitza "infernu bat" izatea desio dio Marta del Castilloren amak, Eva Casanuevak, Miguel Carcañori. Sevillako Auzitegiak 20 urteko kartzela-zigorra ezarri dio, baina hildako adin txikikoaren familiak helegitea aurkeztuko du.

"Miguel Carcañotaz ez dugu ezer espero, soilik espetxean pasa behar duen egun bakoitza infernu bat izatea desio diot", esan du Eva Casanuevak. "Desagertzearekin zerikusia izan dutenei, nire alabaren izena bizi osoan gainean izatea desio diet", gaineratu du.

Eva Casanueva bere senarrarekin batera prentsaurrean azaldu da epaiari buruzko iritzia emateko. Barkamena eskatu diete euren beste bi alabei "justiziarik eta segurtasunik gabeko" mundura ekartzeagatik.

Epaiak 20 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Miguel Carcañori Marta del Castillo hiltzeagatik. Bortxaketa delituari dagokionez, absolbitu egin dute. Eta Carcañori gaztea hiltzen ustez lagundu zioten beste hirurak ere absolbitu egin ditu epaileak.

Gurasoek gogor kritikatu dute epaia eta akusatuetako bat aske uzteko, María García, epaileari "komeni zaizkion gertaerekin" egina izan dela salatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea