Ume lapurtuak -
Haur lapurtuak
Desagertutako haur baten anaia: 'Aurkitu arte bere bila arituko gara'
Neska horren desagerpena Gipuzkoako haur lapurtuen elkarteak aztertzen duen desagerpenetariko bat baino ez da. Elkarte horrek 40 eta 80 hamarkaden artean lapurtutako haurren desagerpena ikertzen du.
Erredakzioa
"Nire arrebaren bila arituko gara aurkitu arte". Hori da Pablo Losa Ocarizen mezua bere arreba hilaren gorpua Polloeko hilerrian ez zegoela eta inoiz ez dela egon jakin ostean. Jaioberri zenean hil zela esan zioten eta Polloeko hilerrian lurperatua egon behar zuen.
Haur horren desagerpena Gipuzkoako SOS haur lapurtuen elkarteak aztertzen duen desagerpenetariko beste bat baino ez da. Elkarte horrek 40 eta 80 hamarkaden artean ustez beren amei lapurtutako haurren desagerpena ikertzen du. Euskadin 600 familia ari dira beren haurren bila.
Gipuzkoan umearen gorpua hobitik ateratzeko epaileak eman duen lehen agindua izan da eta joan den asteartean egin zuten Donostiako Polloe hilerrian. Gaur hilobiaren barruan gorpua ez zegoela jakin ostean, desagerpenaren nondik norakoen inguruko galderak berpiztu dira, Flor Diaz elkarteko presidenteak Efe albiste agentziari jakinarazi dionez. Desagerpena 1977an gertatu zen.
Mercedesek, desagertutako umearen amak, ume osasuntsu bat erditu zuen, baina bat-batean ez dakite nola umearen osasunak txarrera egin zuen hil arte. Ondoren, zenbait irregulartasun gertatu ziren eta Losa Ocariz familia auzia ikertzen hasi zen. Orain Donostiako Auzitegi bat auzia ikertzen ari da.