Ume lapurtuak -

Donostian

Gorpu bat hobitik atera dute Gipuzkoan, haurren lapurreten harira

Gaur atera dituzte Donostiako Polloe hilerrian hilobiratutako gorpua, DNA frogak egingo dizkiote salaketa ipini duen emakumearen alaba den ala ez argitzeko.

Gorpu bat hobitik atera dute Gipuzkoan. Argazkia: EITB.
Bigarren gorpu bat atera dute hobitik, haurren lapurreten harira

01:29

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lapurtutako haurren auziaren harira, gorpu bat hilobitik atera dute goizean Donostiako Polloe hilerrian. Gipuzkoan, haurren ustezko lapurreten auziaren inguruan gorpuzkinak lurpetik atrea dituzten lehen aldia da hau.

"Noticias de Gipuzkoa" egunkariak argitaratu duenez, epaile batek Mercedes Ocarizen salaketa ikertu du, iaz bere alaba lapurtu zioten susmoa zuela salatu zuen, eta aurkeztutako agiriak ikertu ondoren gorpua hilobitik ateratzeko agindu du.

Antza, 1977ko uztailaren 3an erditu zuen haurra, irregulartasunez jositako erditzea izan zela dio Ocarizek, baina joan den apirilera arte ez zuen salaketarik ipini.

Aurretik sei seme-alaba izan zituen emakumeak, beti mediku berdinarekin erditu zuen, baina azken erditzea ez zela gainerakoen modukoa izan dio. 

Lurpetik ateratako gorpuzkinei DNA frogak egingo dizkiete eta salaketa ipini duen emakumeak erditutako alaba den ala ez argituko dute hala. Emaitzak hilabete baten buruan ezagutuko dira. 

EAEko Auzitegi Nagusia lapurtutako umeen auziaren baitan ustezko 200 kasu ikertzen ari da, horietatik 121 Gipuzkoan, 48 Bizkaian eta 31 Araban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea