Gizartea -
Urdangarin, inputatuta
Urdangarinen eleduna: 'Herritarrek inputatuta ikusi nahi zuten'
Mario Pascual Vives abokatua minduta agertu da azken asteetan ateratako informazioekin eta Urdangarin hedabideek epaitu izana salatu du.
Erredakzioa
Iñaki Urdangarinen bozeramaileak, Mario Pascual Vives abokatuak, deitoratu du badirudiela herritarrek Palmako dukea inputatuta "ikusi nahi" zutela.
Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Pascual Vivesek azaldu du oraindik ezin izan duela hitz egin Urdangarinekin, baina hura "guztiz errugabea" dela eta orain hark haren ohorea defendatu ahalko duela esan du.
Epaileak inputatu egin du gaur Palmako dukea, Noos Institutuan izandako ustezko irregulartasunak direla eta.
Urdangarinek inputatuko zutela susmatzen zuen ala ez galdetu diotenean, abokatuak honako erantzuna eman du: "mundu guztiak inputatua izatea eskatzen zuela ematen zuen, Justizia-administrazioa horren alde bultzatu dute, eta azkenean hori egin dute".
"Mundu guztia" horren alde zegoela esatean zer esan nahi zuen azaltzeko eskatu diotenean, "hedabide askotan, idatzizkoetan, irratian, telebistan" horren alde egin dutela azpimarratu du Pascual Vivesek, "gauzak horrela izan behar zutela ematen zuen, hedabideei begiratuta".
Palmako Dukearen inguruan informazio gehiegi argitaratu dela esan du Urdargarinen ordezkariak. Hala ere, filtrazio horiek bere gain hartu dituela esan du eta idatzi diren albisteek "epaiketan eragin negatiborik" ez izatea espero duela gaineratu du. Epaiketa hasi aurretik epaituta izan ote den galdetu diote kazetariek Urdangarinen bozeramaileari. "Bai, baliteke, balorazioa egiteko modu bat izan daiteke", erantzun du. Hala ere, Espainiako Justiziarengan "konfiatza osoa" daukala azpimarratu du.
Ez daki Espainiara etorriko den Errege etxearen jarrerari buruz ez du baloraziorik egin nahi izan. Horrez gain, defentsa non prestatuko duen ez dakiela gaineratu du. Gabonak AEBetan zergatik igaro dituen ez du erantzun, eta Espainiara etorriko den ez dakiela nabarmendu du. Errege etxeko laguntzarik ez duela izango baieztatu du, baina "haserre ez dagoela" esan du, epaiketa prestatzeko talde propioa badaukalako.